Aitzinsolasa

1978az geroztik 1936ko estatu-kolpearen ondorioz Nafarroan eraildakoen ehunka ahaidek haien gorpuak aurkitzea, lurpetik ateratzea eta duintzea erabaki zuten. Nola gertatu ziren hilketak? Nola iragan zuten diktadura luzea? Nola lortu zuten desagertutakoak aurkitzea eta zer egin zuten ahaideek? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuna ematen diete protagonistek Nafarroako Memoriaren Institutuaren dokumentazio zentroan gordeta dauden elkarrizketetan eta dokumentuetan.